Oriamendi.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren VI. Erremonte Kopako finalaurrekoa jokatuko dute gaur, ostirala, 22:00etan, Zestoako kiroldegiko pilotalekuan. Etxeberria IV.ak eta Ionek jokatuko dute Matxin III.a eta Barrenetxea IV.aren aurka. Haien aurretik, ordea, herriko pilotariek partida bat jokatuko dute eskuz: Andonisek eta Odriozolak, Illarramendi eta Salegiren kontra.
Lazkaon ere beste finalerdia jokatuko dute erremontistek, eta Bergaran izango da finala, hilaren 28an, igandean.