Gure Esku Dago herri dinamikak Gaur Hautetsontzia, bihar Erabakia izeneko ekitaldi jendetsua antolatu du datorren iganderako, ekainak 21. Hitzordu horri begira, lanak banatzeko hitzordua gaur izango da Zestoan, 19:30ean, kiroldegiko aterpean. Laguntzeko prest dauden guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera egitasmoko kideek. Antolatzaileek gogorarazi dute herritarrak funtsezkoak direla halako ekitaldiak aurrera eramateko , «dinamika autonomoa eta herritarra» delako.
Aurtengo erronka da Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea betetzea «erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatez eta konpromisoz». Hala, sinadurak biltzen ari dira eta Zestoan 500 inguru batu dituzte dagoeneko. Azken egunera arte eman daiteke izena. Ekitaldi nagusian oihal katea egingo da herrietan marraztutako ohialekin, Urumea ibai inguruan, 12:00etan. Donostiko ekitaldi nagusia Anoetako estadioan egingo da, 17:30ean. Sarrerak eskuragarri daude herriko tabernetan. Helduek 10 euro ordaindu behar dute eta haurrek, berriz, 5 euro.