Zestoako Gure Esku Dago
Gure Esku Dago herri-dinamikak Gaur Hautetsontzia, bihar Erabakia izeneko ekitaldi masiboa antolatu du datorren igalderako, ekainak 21. Egun handira begira, lanak banatzeko zita gaur izango da Zestoan, 19:30ean, Pokiroldegiko aterpean. Laguntzeko prest dauden guztiei zabaldu nahi die mezua Gure Esku Dago ekimeneko kideek. Antolatzaileek jakinarazi dute ekimenak aurrera eramateko herritarrak juntsezkoak direla, "dinamika autonomoa eta herritarra" delako.
Aurtengo erronka da Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea betetzea "erabakitzeko eskubidearen aldeko borondatez eta konpromisoz". Hala, sinadurak biltzen ari dira eta Zestoan 500 inguru batu dituzte dagoeneko. Azken egunera arte eman daiteke izena. Ekitaldi nagusian oihal katea egingo da herrietan marraztutako ohialekin, Urumea ibai inguruan, 12:00etan. Donostiko ekitaldi nagusia Anoetako estadioan egingo da, 17:30ean. Sarrerak eskuragarri daude herriko tabernetan. Helduek 10 euro ordaindu behar dute eta haurrek, berriz, 5 euro.