Ostiralerako eman behar da izena Zestoako xake ikastaroan

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 3a

Xake ikastaroa antolatu du Zestoako Ekain guraso elkarteak. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituzte eskolak, eta datorren asteartean eta ostegunean izango dira saioak, 16:00etatik 17:30era, Kultur Etxean. Azkoitiko xake taldeko kideak arituko dira irakasle lanetan. Aurrez eman behar da izena, eta ostirala da horretarako azken eguna. Eskolan banatu dituzte izen-emate orriak, eta harreran bertan utzi behar dira izapideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide