Agiro Mendi Taldeak ibilaldi neurtua antolatu du igande honetarako

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 29a

Zestoako Agiro Mendi Taldeak Lehen euskaldunen bidetik lelo hartuta XVII. Ibilaldi Neurtua antolatu du igande honetarako. Parte-hartzaileentzako bi ibilbide jarriko dituzte aukeran. Batetik, luzea: 28 kilometrokoa. Kasu honetan irteera 07:00etan izango...

Zestoako Agiro Mendi Taldeak Lehen euskaldunen bidetik lelo hartuta XVII. Ibilaldi Neurtua antolatu du igande honetarako. Parte-hartzaileentzako bi ibilbide jarriko dituzte aukeran. Batetik, luzea: 28 kilometrokoa. Kasu honetan irteera 07:00etan izango da, Zestoako plazatik. Bestetik, motza: 17 kilometrokoa. Ibilbide motza egin behar dutenek ordu erdi beranduago, 07:30ean, irtengo dute herriko plazatik.

Bi anoa gune jarriko dituzte ibilbidean, bietan egongo da jan-edana.

Izena ematea

Joan den astelehena bitartean aurrez izena emateko aukera jarri zuten Agirokoek Internet bidez herrikrossa.com webgunean. Internetez 102 pertsonak eman dute izena, eta horietatik ia erdia emakumezkoak dira: 49, hain zuzen ere.

Baina, ibilaldi neurtuaren egunean bertan ere izena emateko aukera jarriko dute Zestoako mendi taldekoek. Kasu horretan, parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira. Partaide kopuruaren muga 230 pertsonetan dute jarrita.

Partaide guztiek oroigarri bezala kamiseta bana ere jasoko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide