Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean egun osoko ekitaldiekin Pazko Jaiak ospatu zituzten Aizarnan. Eguerdi artean artisauen erakusketa eta azoka, haurrentzako tailerrak, taloak, txahal errea eta sagardoa izan ziren aukeran. Arratsaldean, berriz, Gloria Agirre Txikita de Aizarna auzotarra omendu zuten. Pilotari profesionala ofizioz, hemezortzi urterekin Madrilera (Espainia) joan zen bizitzera, eta hogei urte igaro zituen han. Erraketa lan tresna gisa erabiliz, pilotari eskaini zizkion urte haiek guztiak, Madrilgo pilotaleku ospetsueneko izarretako bat bihurtuz.
Urteak pasatu dira emakumezkoen pilota modalitate hura desagertu zenetik, baina Arregi ez zen izan 60eko hamarkadan pilotatik bizitzeko aukera izan zuen euskal emakume bakarra. Merezitako omenaldia emanez, plaka bat ere jarri zuten Aizarnako pilotalekuan.