Josetxo Mendizabal: "Oraindik sinistu ezinda gaude"

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 24a

Zestoako EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak, EH Bilduri 27 botoko aldea aterata

«Ezin sinistuta» dagoela esan du Josetxo Mendizabal Zestoako EAJko alkategaiak, gaur udal hauteskundeetako datuak jakin ondoren: «Udal hauteskundeetarako gure helburua EH Bilduren botuetara hurreratzea zen, baina inola ere ez genuen espero alkatetza lortuko genuenik». 27 botoren aldea atera dio EAJk EH Bilduri, baina botu horiei esker hautetsi bat gehiago eskuratu dute. Mendizabalen arabera, «auzoetan ohiko moduan joan da botoena, baina aldaketa handiena herrigunean gertatu da, eta bertan jasotzen da boto kopuru handiena». Atzo iluntzean mezu asko jaso zituela zioen Mendizabalek: «Mezuak jaso eta jaso ari naiz, baina oraindik emaitzak ezin sinistuta nago». Lagunartean afaldu, eta etxera joateko asmoa duela esan du. 2011ko udal hauteskundeekin alderatuta Zestoako EAJk 285 boto gehiago jaso ditu; aldiz, EH Bilduk 121 boto gutxiago jaso ditu. Koalizioak bi zinegotzi galdu ditu udalean. ZESTOAKO DATUAK Udal hauteskundeak EAJ 907 EH Bildu 880 PSE-EE 40 PP 10

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide