Zestoan eguerdia artean jende asko ari zen botoa ematen. Herrigunean hautesontzi bat gehiago jarri dute aurten, denera hiru daude Kultur Etxean. Ezuste bat ere gertatu da 09:30ak aldera, Kultur Etxera botoa ematera zihoanean emakume batek min hartu du eta anbulantzian eraman dute. Hauteslekuetarako sarreran irrist egin eta erori egin da.
Bestela, "normal" joan da hauteskunde goiza. Hautesleku batetan hamaiketakoa eskura zuten Zestoan: patata tortilla, txorizoa...
Zestoan udal eta foru hauteskundeak (Nerea Uranga/Hitza).
Zestoako Kultur Etxean hiru hautesontzi jarri dituzte (Nerea Uranga/Hitza).