Aizarnako Pazko jaietan Gloria Arregi 'Txikita de Aizarna' omenduko dute

Ana Abarisketa 2015eko maiatzaren 22a

Egitarau oparoa prestatu du Aizarna Herri Elkarteak biharko. Baserritarrez jantzita joatera deitu dituzte herritarrakOrdu batzuk baino ez dira falta aurtengo Aizarnako Pazko jaiei hasiera emateko. Aizarna Herri Elkarteak egun osoko egitarau oparoa pres...

Egitarau oparoa prestatu du Aizarna Herri Elkarteak biharko. Baserritarrez jantzita joatera deitu dituzte herritarrak

Ordu batzuk baino ez dira falta aurtengo Aizarnako Pazko jaiei hasiera emateko. Aizarna Herri Elkarteak egun osoko egitarau oparoa prestatu du biharko; ez dira faltako musika, kirola, erakusketak, janaria eta giro ona.

Aurtengoan, gainera, Gloria Agirre Txikita de Aizarna auzotarra omenduko dute. Pilotari profesionala ofizioz, hemezortzi urterekin Madrilera (Espainia) joan zen bizitzera, eta hogei urte igaro zituen han. Erraketa lan tresna gisa erabiliz, pilotari eskaini zizkion urte haiek guztiak, Madrilgo pilotaleku ospetsueneko izarretako bat bihurtuz.

Urteak pasatu dira emakumezkoen pilota modalitate hura desagertu zenetik, baina Arregi ez zen izan 60eko hamarkadan pilotatik bizitzeko aukera izan zuen euskal emakume bakarra. Merezitako omenaldia emanez, plaka bat jarriko dute bihar Aizarnako pilotalekuan.

Pazko jaiak indartsu hasiko dira goiz-goizetik. Izan ere, Aizarna Herri Elkarteak garai batean martxan izandako meategietako lana erakutsi nahi du. Horretarako ibilaldi bat antolatu du goizean. Antolatzaileek baserritarrez jantzita parte hartzeko gonbita luzatu die auzotarrei eta bisitariei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide