Herriarteko pilota txapelketan, Aiaren aurkako joan-etorria irabazi dute Zestoako pilotariek. Ostiralean jokatu zuten Aian azken proba, eta kadeteek 22 eta 20 galdu bazuten ere, jubenilek eta seniorrek garaipenak lortu zituzten. Hurrengo larunbatean oiartzuarren aurka lehiatuko dira Zestoako pilotari gazteak. Oiartzungoak txapeldunak izan ziren 2013an, eta txapeldunordeak 2014an.