Asteartean esango dute TS Fundiciones zein enpresak erosiko duen

E. Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 20a

Hilaren 26an, asteartean, jakinaraziko dute zein enpresak erosiko duen TS Fundiciones lantokia. Izan ere, joan den asteazkenean bukatu zen Arroako tailerra erosteko eskaintzak egiteko epea. Bi enpresa aurkeztu dira, eta Gonvarri eta Euskapital Partners...

Hilaren 26an, asteartean, jakinaraziko dute zein enpresak erosiko duen TS Fundiciones lantokia. Izan ere, joan den asteazkenean bukatu zen Arroako tailerra erosteko eskaintzak egiteko epea. Bi enpresa aurkeztu dira, eta Gonvarri eta Euskapital Partners enpresen artean izango da lehia.

Datorren astean bi enpresek eskaintza ekonomikoa helaraziko diote Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileari. Eskaintza hori gutun-azal batean emango diote, eta egun berean irekiko ditu epaileak gutunak. Asteartean du aurreikusia erabakia hartzea.

Enpresek industria plan bideragarria aurkeztu dute, eta biek hartu dute konpromisoa langile ohiak kontratatzeko. Hala azaldu du epaileak. Hori dela-eta, zera erabaki du Malagonek: diru gehien eskaintzen duen enpresarentzat izango dela lantokiaren jabetza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide