Maiatzaren 26an jakinaraziko dute TS Fundiciones zein enpresak erosiko duen

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 15a

Gonvarri eta Euskapital Partners enpresen artean hartuko du erabakia Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak.

  Hilaren 26an jakinaraziko dute zein enpresak erosiko duen TS Fundiciones lantokia. Izan ere, asteazkenean bukatu zen Arroako tailerra erosteko eskaintzak egiteko epea. Gonvarri eta Euskapital Partners enpresen artean izango da lehia. Maitzaren 26an bertan bi enpresek eskaintza ekonomikoa helaraziko diote  Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileari. Eskaintza hori sobre batean emango diote, eta egun berean irekiko ditu epaileak gutunak. Bi enpresek industria plan bideragarria aurkeztu dute eta biek hartu dute konpromisoa langile ohiak kontratatzeko, hala azaldu du epaileak. Hori dela-eta, zera erabaki du Malagonek: diru gehien eskaintzen duen enpresarentzat izango dela lantokiaren jabetza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide