Bukatu da TS Fundiciones berpizteko eskaintzak egiteko epea

E. Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 14a

TS Fundiciones enpresa azken fase judizialean sartu da. Izan ere, atzo bukatu zen Arroako enpresa martxan jartzeko eskaintzak egiteko epea. Bi enpresak egin dute eskaintza: Euskapitalsek eta Gonvarrik. Horien artean erabaki beharko du Donostiako Merkat...

TS Fundiciones enpresa azken fase judizialean sartu da. Izan ere, atzo bukatu zen Arroako enpresa martxan jartzeko eskaintzak egiteko epea. Bi enpresak egin dute eskaintza: Euskapitalsek eta Gonvarrik. Horien artean erabaki beharko du Donostiako Merkataritza arloko epaile Pedro Malagonek.

Urtarrilean administratzaile judizialak Euskapital Partnesen alde egiteko esan zion Malagon epaileari. Izan ere, enpresa horren plana da 68 langile hartzea hura irekitzerakoan. Bestalde, Euskapitalen hitzetan, 106 langile izango dituzte datorren urterako; eta, 121, berriz, bi urte barru. Hain zuzen, Euskapital enpresako zuzendaria da Javier Agirre, TS Fundicioneseko zuzendaritzako kide izana 2010 eta 2012 artean. LAB sindikatuak ere modu «positiboan» baloratu zuen urtarrilean administratzaile judizialak enpresa horren alde egin izana. «Albiste ezin hobea da LABentzat, TS Fundiciones enpresa berriz martxan jar dezakeelako», esan zuten ordezkariek.

Etorkizuna bermatuta

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuak esan du «lehia estuan» dabiltzala eskaintza egin duten enpresak TS Fundiciones eskuratzeko: «Horrek esan nahi du bete-betean asmatu genuela Arroako enpresak etorkizuna zuela uste genuenok».

Azaroan sartu zen konkurtsoan TS Fundiciones enpresa, eta 150 langilek galdu zituzten lanpostuak. Likidazio fasean, berriz, 2014ko otsailean sartu zen, eta orduan jakinarazi zuten itxi egingo zutela lantokia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide