Zestoako Agiro Mendi Taldeak XVII. Ibilaldi Neurtua antolatu du maiatzaren 31rako. Dagoeneko izena emateko aukera jarri dute Internet bidez herrikrossa.com webgunean. Internetez izena emanda 10 euro ordaindu beharko dira. Horretarako aukera maiatzaren 25a arte egongo da. Egunean bertan ere izena eman daiteke, baina 15 euro ordaindu beharko dira.
Bi anoa gune jarriko dituzte ibilbidean, jan-edanarekin. Partaide guztiek oroigarri bezala kamiseta bana ere jasoko dute.
Bi ibilbide
Bi ibilbide egongo dira, aukeran. Batetik, luzea: 28 kilometrokoa. Irteera 07:00etan izango da, Zestoako plazatik. Bestetik, motza: 17 kilometrokoa. Irteera hori ere Zestoako plazatik abiatuko da, 07:30ean.