Gaur bukatuko da epea TS Fundiciones martxan jartzeko eskaintzak egiteko

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko maiatzaren 13a

TS Fundiciones enpresa azken fase judizialean sartu da. Izan ere, gaur bukatuko da epea Arroako enpresa martxan jartzeko eskaintzak egiteko. Bi enpresek egin dute eskaintza, oraingoz: Euskapitalsek eta Gonvarrik. Kontrakoa dioen berririk ez bada, horien artean erabaki beharko du Donostiako Merkataritza arloko epaile Pedro Malagonek. Urtarrilean administratzaile judizialak Euskapital Partnesen alde egiteko gomendatu zion Malagon epaileari. Enpresa horren plana delako 68 langile hartzea hura irekitzerakoan. Bestalde, Euskapitalen ordezkarien hitzetan, 106 langile izango dituzte datorren urterako; eta, 121, berriz, bi urte barru. Hain zuzen, Euskapital enpresako zuzendaria da Javier Agirre, TS Fundicioneseko zuzendaritzako kide izana 2010 eta 2012 artean. LAB sindikatuak modu «psitiboan» baloratu zuen urtarrilean administratzaile judizialak enpresa horren alde egin izana. «Albiste ezinhobea da LABentzat, TS Fundiciones enpresa berriz martxan jar dezakeelako», esan zuten ordezkariek.

Etorkizuna bermatuta

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuak esan du «lehia estuan» dabiltzala eskaintza egin duten enpresak TS Fundiciones eskuratzeko: "Horrek esan nahi du Arroako enpresak etorkizuna zuela uste genuenok bete-betean asmatu genuela". Azaroan sartu zen konkurtsoan TS Fundiciones enpresa, eta 150 langilek galdu zituzten lanpostuak. Likidazio fasean, berriz, 2014ko otsailean sartu zen TS Fundiciones, eta orduan jakinarazi zuten itxi egingo zutela lantokia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide