Urbira mendi irteera antolatu du Zestoako Agiro Mendi klubak

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 13a

Zestoako Agiro Mendi Elkarteak Urbira ibilaldia antolatu du datorren iganderako, hilaren 17rako. Haurrentzako antolatu dute txangoa, eta egun-pasa izango da. Ostirala baino lehen eman behar da izena kiroldegian edo ikastolan. Igandean 8:30ean abiatuko dira Gurutzetik, autoz; eta norberak eraman beharko du jana eta edana. Arantzazutik hasiko da ibilaldia, eta Aizkorriko proba ikusteko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide