Zestoako EH Bilduk biharko 'Zeuk galdetu' egitasmoan parte hartzeko eskatu die herritarrei

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 13a

19:00etan da hitzordua, Kultur Etxean. Programari zalantzak argitzea edo zerrendakideei galderak egitea da bileraren xedea.

Zestoako EH Bilduk argazkia atera zuen herritarrekin, larunbatean
(Zestoako EH Bildu) Zeuk galdetu egitasmoko hitzordua iritsi da Zestoako herrira; izan ere, EH Bildu koalizioa zenbait auzotan ibili da herritarren galderei erantzuten, eta biharkoan herriko Kultur Etxean izango da. 19:00etan da hitzordua. Udal hauteskundeetako hautagaiek herritarrei dei egin diete programako zalantzak argitzera joateko eta galderak egiteko. Datorren astean, jarraitu egingo dute Zeuk galdetu-rekin, eta Arroagoian, Aizarnan eta Iraetan izango dira koalizioko zerrendakideak.

Agintaldi berrietarako konpromisoa

Zestoako EH Bilduko kideek azaldu dute egitasmoa ez dela kanpaina garaira soilik mugatzen. Haien arabera, agintea lortuz gero, Hartu hitza proiektua abiatuko dute udalean, urtero. Harekin, herritarrek aukera izango dute agintaldiko urte bakoitzaren balorazioa egiteko, “modu irekian”.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide