Nagore Aranburu (Loreak filmeko irudia)
Nagore Aranburu aktore azpeitiarra da ETB1 kateko
Aitaren Etxea telesail berriko protagonistetako bat. Telesaila 50eko hamarkadan dago girotuta, eta hotel baten jabe den familiaren ingurukoa da istorioa. Familia horrek zailtasun handiak izango ditu 1936ko gerrari autre egiteko, eta maitasun tramak ere pisua izango du telesailean. Izan ere, familiako seme gaztea alkatearen alabarekin maiteminduko da, eta bi familien artean sua piztuko da, haien iragana dela-eta. Egoera sozialak ere lekua izango du, diktaduraren garaiko gizartea agertuko baita. Langileen mugimenduek ere isla izango dute pantailan.
Euskal Herrian ari dira errodatzen telesaila, eta zortzi astean hamabi zati grabatzea aurreikusten dute. Besteak beste, Zestoan ere arituko dira lanean aktoreak eta beraien taldea. Pausoka ekoizpen etxearen ideia da, eta honako aktoreek hartuko dute parte, besteak beste: Josean Bengoetxea, Loreto Mauleon, Felix, Arkarazo, Kandido Uranga, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe eta Ander Azurmendi. Jabi Elortegi da zuzendaria.