Maiatzaren 31rako antolatu dute Zestoako Ibilaldi Neurtua

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 11

Zestoako Agiro Mendi Taldeak antolatu du Zestoako Udalaren laguntzarekin

Zestoako Agiro Mendi Taldeak XVII. Ibilaldi Neurtua antolatu du maiatzaren 31rako. Bi ibilaldi jarri dituzte aukeran: luzea, 28 kilometrokoa eta motza, 17 kilometrokoa. Dagoeneko izena emateko aukera jarri dute Internet bidez herrikrossa.com webgunean. Internetez izena emanda 10 euro ordaindu beharko da, horretarako aukera maiatzaren 25a arte egongo da. Egunean bertan ere izena eman daiteke, baina orduan 15 euro ordaindu beharko dira. Bi anoa gune jarriko dituzte ibilbidean, janaria eta edariarekin. Parte-hartzaile guztiek oroigarri bezala kamiseta bana jasoko dute.

Ibilbideak:

Ibilbide luzea: 28 kilometro. Irteera 07:00etan, Zestoako plazatik. Zestoa, Endoiako gurutzea, Endoia, Sesiarte, Goltzibar, Eperkuen, Aitz Bakar, Sastarrain eta Zestoa. Ibilbide motza: 17 kilometro. Irteera 07:30ean, Zestoako plazatik. Zestoa, Endoiako gurutzea, Endoia, Otzarreta Gaina, Goltzibar, Sastarrain eta Zestoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide