Auzoz auzo bilerak egingo ditu Zestoako EAJk

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 11

Zestoako EAJko hautagai Josetxo Mendizabalek Auzoz auzo programa hasiko du bihar (asteartea), tokian tokiko bizilagunekin elkartu, programaren berri eman, eta herritarren iritziak jasotzeko. Bihar, Aizarnako auzotarrekin elkartuko da, 19:30ean, elkartean. Asteazkenean, Arroabekoekin bilduko dira, kultur etxean, eta ostegunean Arroagoiko elkartera joango dira. Iraetan, berriz, hilaren 18an egingo dute bilera. Auzoko bilera guztiak 19:30ean izango dira, eta maiatzaren 20an Zestoako kultur etxean bilduko dira, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide