Zestoako EH Bilduk "indartsu" ekin dio kanpainari

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 11

Zestoako EH Bilduk argazkia atera zuen herritarrekin, larunbatean
(Zestoako Bildu) Zestoako EH Bilduk larunbatean eman zion hasiera udal hauteskundeetako kanpainari; "argazki jendetsua" atera zuten plazan, eta kalejiran koalizioaren aldeko kartelak jarri zituzten. Taldearen arabera, "indartsu" ekin diote kanpainari, eta "are indartsuago" amaitu nahi dute. Datozen egunetan bi ekitaldi egingo dituzte. Batetik, ostegunean "Zeuk galdetu" ekimena egingo dute, eta herritarrek programaren inguruan dituzten zalantzak azaldu ahal izango dituzte, eta datorren agintaldirako proposamenak egiteko aukera izango dute. Bestetik, kanpaina amaierako ekitaldia hilaren 22an izango dela aurreratu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide