Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskararen Jatorria Elkarteak Euskararen Jatorriaren biltzarra egingo du, eta hamargarren urteurrenean, Zestoan elkartuko dira. Bihar, bilera eta mahai inguruak egingo dituzte egunean zehar, kultur etxean, eta batez ere "euskoeuropeismoaren eta indoeuropeismoaren arteko eztabaida" jorratuko dute, Eñaut Etxamendi, Mikel Urkola, Felix Zubia, Javier Gotilla, Jon Nikolas, Arnaiz Villena edota Luis Azconarekin. Horrez gain, Ekainberrira bisita egingo dute arratsaldean, eta Oteitzaren Nociones para una filologia para nuestro Preindoeuropeo liburuaren argitalpenaren 20. urteurrena gogoratuko dute arte ikuskizun baten bidez.
Eguerdian, bazkaria egingo dute, eta egun osoko egitarauaren truke, parte hartzen dutenek 45 euro ordainduko dute soldatapekoa izanez gero; langabe eta ikasleek, 30 euro ordainduko dute. Izena honako bideetan eman daiteke: Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469 (abizena+e-posta); Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (abizena+e-posta); euskerarenjatorria@gmail.com; 688 88 73 01.
Egitaraua:09:30. Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.
09:45. Agurra eta Biltzarraren aurkezpena.
10:00. Eñaut Etxamendi: Euskera eta erdarak: erkaketa saioa.10:45. Felix Zubiaga Legarreta: Amaeskolako hizkuntza indoeuropearraren aurrean.11:15. Atsedenaldia.
11:45. Mikel Urkola: Toponimia aurreindoeuroparraren datu batzuk: ama, zegi, obi…12:15. Jabier Goitia Blanco: Indoeuropar gozokia labean baina Euskeraren ginda barik.12:45. Jon Nikolas L. de Ituiño: Los estratos de la lingüística: el caso del término landa.13:15. Mahaingurua: Euskoeuropeismoa, Indoeuropeismoa?14:00. Bazkaria.
16:00. Bisitaldia: Ekain kobaren erreplika eta Jurgi San Pedroren hitzaldia: Oteitzaren lubaki aurreindoeuroparra.18:00. Antonio Arnaiz-Villena: Las lenguas eusko-mediterraneas: sustrato de otras.18:30. Nerea Rementeria: J.R. Rementeria y su trabajo de investigación del Semantismo Literal.19:00. Luis Azkona: La contaminación indoeuropea sobre el ibérico.19:30. Miguel Thomson: La ciencia y la controversia sobre la autenticidad de los grafitos de Iruña-Veleia.20:00. Biltzarraren amaiera.