Hil egin da aurreko astean Zestoan istripua izan zuen kamioi gidaria

Zestoako Hitza 2015eko maiatzaren 4a

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, San Marko-ko Transferentzi Estaziotik Azpeitiko Lapatx Hiri Hondakinen Zabortegirako bidea egiten ari zen kamioi gidaria, "ezezagunak diren arrazoiengatik ibilgailua irauli zenean". Apirilaren 23an gertatu zen istripua, eta maiatzaren lehenean hil zen. Sindikatu horren arabera, Euskal Herrian hilabete eta erdian bere lanpostuan bizitza galdu duen hamargarren pertsona da. ELAk heriotza hau  lan prekarietatearekin lotu du, eta aurreratu du protesta ekitaldi bat egingo dutela aste honetan Donostian."Lan prekarietatea desagertarazteko borrokan gure konpromisoa berretsi nahi dugu, eta zentzu horretan, etzi maiatzak 6  12etan Donostiako Portuetxe 83an Traeco medioambiental, S.L.U enpresaren aurrean ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta egingo den protesta elkarretaratzean parte hartzera deitu nahi dugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide