Zestoako EH Bilduko hautagaiak.
Zestoako EH Bilduk
Zeuk galdetu egitasmoa jarri du martxan, herritarrek udal hauteskundeetako programari buruzko galderak egin ahal izateko. Koalizioaren arabera, beraien helburua da "herritarrek, modu irekian eta betorik gabe, EH Bilduko hautagaiei herri programaren inguruan dituzten zalantza edo kezkak argitzeko galderak egitea". Horrez gain, egitasmoan parte hartzen dutenek aukera izango dute datozen lau urteetako agintaldiari begira, proposamenak eta ekarpenak egiteko. Zestoako EH Bilduk esan du dinamika "berritzailea eta gardena" dela beraiek proposatzen dutena.
Bestalde, azaldu dute, agintea lortuz gero,
Hartu hitza egitasmoa abiatuko dutela udalean, urtero. Harekin, herritarrek aukera izango dute agintaldiko urte bakoitzaren balorazioa egiteko, "modu irekian".
Parte hartzeko deia
Koalizioko kideek herritarrei eskatu diete parte hartzeko
Zeuk galdetu agitasmoan; edozer gairen inguruan galderak prestatuta, eta beraiengana gerturatuta. Haiek bermatu dute galdera guztiak erantzuten saiatuko direla.
Lehen bi saioak auzoetan egingo dituzte: Lasaon eta Arroabean. Herrigunean, berriz, datorren astean egingo dute bilera. Hitzordu guztiak ez daude lotuta, eta aurrerago zehaztuko dute egutegi osoa.
- Lasao: maiatzak 5, asteartea, 19:00etan Gureako lokalean.
- Arroabea: maiatzak 6, asteazkena, 19:00etan Kultur Etxean.
- Zestoa: maiatzak 14, osteguna, 19:00etan Kultur Etxean.