Txikienek ere egin dute danborrada Zestoan

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 3a

Atzo hasi eta guar bukatu dira santakutzak Zestoan. Atzo iluntzean helduen danborradaren txanda izan zen, eta gaur haur eta gaztetxoek jo dute danborra Zestoako kaleetan zehar. Euria egin badu ere gogoz jardun dute danborra jotzen ibilbide osoan zehar. Aurten ere atera dute karroza Ekain Guraso Elkartekoen eta beste hainbat herritarren lanari esker, gaia: Ekaingo zaldiak ipuina izan dute aurtengoan. Hala, Pirritx eta Porrotx jantzitako bi haur ere joan dira karrozan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide