Danbor hotsak hasi dira Zestoan

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 3a

Gaur, larunbata, hasi dituzte festak Zestoan. Helduen danborradaren txanda izan da iluntzean, bihar arratsaldean haurren txanda da. Azken urteetan ohi bezala herriko zortzi konpainia atera dira danborradan: Aldrebesak, Atabalak, Ipintza, Lauiturri, Gure Txokoa, Gaztetxea, Trapuzarrak eta Zitxontarrak. Denera, 400 lagun inguru. Denak Gurutzean eta herriko plazan elkartu aurretik bi ibilbide egin dituztei. Irteera ere desberdina izan dute, batzuk Kaleokerretik hasi dira eta besteak Foru Plazatik. Eguraldia lagun izan dute, eta festa girorik ez da falta izan. Zestoako santakutzetako EGITARAUAren berri.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide