(Zestoako Udala) Zestoako Harrobia Herri Plataformak udalari eskatu dio herri galdeketa hauteskunde aurretik egiteko. Horretarako, bi arrazoi aurkeztu ditu: batetik, ez dakitelako hurrengo agintaldiko politikariek herriaren hitza errespetatuko duten edo ez; bestetik, esan du ez duela zentzurik prozesu hau luzatzeak, "zestoar askoren sufrimendua" tartean dagoelako. Plataformak ohar bidez adierazi duenez, "informazio ugari" eskuratu dute beraiek, eta honako ondorioak atera dituzte: Osinbeltz "hiri hondakinen zabortegia" izango dela, Lapatxen antzera; eta hara botako duten materiala ez dela inertea izango. Hori dela-eta, esan dute ez duela zentzurik galdeketa azarora atzeratzeak, aldundiko Ingurumen Saila nork kudeatuko duen ere ez dakitelako. Baliabide ekonomikoak ere aipatu dituzte herri plataformako kideek: "Honek guztiak baliabide ekonomikoen galera dakar berarekin; eta ez dugu ulertzen, herritarrek ezezkoa emanez gero, zer zentzu duen egingo ez den proiektu batean dirua inbertitzen jarraitzeak".
Zestoako Jarraipen Batzordea