Osinbeltzeko parte hartze prozesuaren lehen faseko ondorioak aurkeztuko dituzte

Ane Olaizola 2015eko apirilaren 29a

Amaitu da Zestoarren Aukera partze hartzeko prozesuaren lehenengo fasea. Herrigunean eta auzoetan egin dituzte bi bilera txandak bukatuta, ondorioa nagusiak aurkeztuko dituzte hurrengo asteartean, maiatzaren 5ean. 19:00etan elkartuko dira, udaletxean. Herritar guztientzako irekita egongo da. Leire Etxeberria alkateak, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakariak, Nola parte hartze prozesua kudeatzen duen enpresak eta Peter Fink paisaje arkitektoak hartuko dute parte aurkezpenean. Fink Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektua diseinatzen ari da, eta herritarrekin egindako bileretan ere hartu du parte. Hala, herritarrengandik jasotako ekarpenekin, eta proiektuan lan egiteko prestatutako metodologia dekalogoa azalduko du saioan. Nola kooperatibak, bere aldetik, prozesuaren orain arteko datuak eta ondorio nagusiak aurkeztuko ditu. Informazio osoa www.zestoarronaukera.eus webgunean aurkitu daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide