Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroabeko Sakulupe Guraso Elkartearen eskutik, dozenaka lagunek Udaberriko Festa ospatu zuten larunbatean. Gorriti eta bere animaliekin jolasean aritu ziren dozenaka ume, eta ondoren pintxo dastaketa egin zuten Ederki elkartean. Arroabean Eskola Berria Orain ekimenaren barruan egin dituzte ekintzak, auzoan ikastetxe berria egin dezan Eusko Jaurlaritzak.