Zestoako atletismo topaketetako lehen saioa egingo dute Zestoan larunbatean. 10:00etan da hitzordua, Iraetako futbol zelaian, eta benjaminek, kimuek eta infantilek parte hartuko dute. Antolatzaileen helburua gaztetxoek kirol guztiak probatzea denez, ez da sailkapenik egongo larunbateko probetan. Hiru saio prestatzeko asmoa du Zestoako atletismo taldeak, eta azkena soilik izango da puntuagarria. Hirugarren proban domina emango diete kirol eta diziplina guztietako lehen sailkatuei.
Larunbatekoaz gain, maiatzaren 9an eta 16an ere egingo dituzte atletismo topaketak Zestoan: jabalina, altuera saltoa, erreleboak edota pisu-jasoaldiak probatuko dituzte, besteak beste.