Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroabeko Sakulupe Guraso Elkarteak antolatuta, Udaberriko Festa egingo dute larunbatean, auzoan ikastetxe berria egiteko aldarrikatzeko. 17:30ean Gorriti eta bere animaliak izango dira haur eta gaztetxoentzako. 19:30ean, berriz, II. Pintxo Dastaketa egingo dute Ederki elkartean.
Orain arte hamaika ekintza egin izan dituzte Arroabean Eskola Berria Orain ekimenaren barruan, eta larunbatekoa horietako bat izango da. Hala, herritarrak animatu dituzte bertaratu daitezen eta Arroan eskola berria orain elastikoekin ager daitezen. Era berean, Gorritiri eskerrak eman dizkiote, musutruk eskainiko duelako saioa, "eskola berriaren aldarrikapenarekin bat eginez".