Umeek askaria egin zuten ostiralean, Gaztetxean
(Danbolin)
Zestoan Gaztetxearen 26. urteurrena ari dira ospatzen joan zen asteburuaz geroztik. Adin guztientzako ekintzak izango dira datozen egunetan, eta ostiralean umeen txanda izan zen. Izan ere, askaria egin zuten arratsaldean, eta ondoren jolasean ibili ziren dozenaka ume. Horrez gain, bertso poteoa, luntxa, erakusketa eta Besteikpe eta Skaleak taldeen kontzertuak izan ziren egun horretan.
Aste honetan karraituko du jaiak. Ehuntze Eguna ospatuko dute Zestoan, eta Gaztetxeak bat egin du Gure Esku Dago egitasmoaren jaiarekin. Beraz, egunean zehar haien ekintzetan parte hartu eta lagunduko dute kideek. Bestak beste, kalejiran, luntxean, txotxean... Ondoren, Bertsio Gaua egingo dute Gaztetxean, lehen aldiz, 22:30etik aurrera. Herritarren bertsioen ostean, A-Rasta-k disko jartzaileak alaituko du gaua. Hain zuzen, Bertsio Gaua prestatzeko bilera egingo dute gaur (astelehena), Gaztetxean bertan.
Argazki gehiago, hemen: http://ttiki.com/338770