Elkartasun kontzertua emango du bihar Juan Carlos Irizarrek

Zestoako Hitza 2015eko apirilaren 20a

Juan Carlos Irizar piano jotzaile aizarnazabaldarrak We are like you proiektuan parte hartuko du, Liberian osasun mentaleko programa bat abian jartzeko eta ebolaren birusak esarotutakoei laguntza emateko asmoz. Proietu horren barruan, kontzertuak eskainiko ditu, eta lehenengoa bihar (asteartea) izango da, Zestoako bainuetxean. Bi saio izango dira; bata 18:00etatik 19:00etara, eta bestea 19:30eatik 20:30eara. Sarrera doakoa izango da. Arrasateko Aita-Menni Ospitale Psikiatrikoko bolondres eta Ahizpek bultzatu dute egitasmoa. «Ebolaren krisiaren» eraginez osasun zentroak ixten joan direla adierazi dute, eta horrek hilkortasun tasa handitzea eragin du. Ebolak eragindakoei laguntza psikologikoa emateko, gaixotasun mentala dutenentzako osasun zentro bat martxan jartzeko eta haientzako prestakuntza programak egin eta estigmatizazioa saihesteko, Ahizpek Monrovian duten zentroari laguntzeko abiatu dute programa. Hango herritarrei laguntzeko dirua biltzen hasi dira, eta Laboral Kutxako honako honako zenbakian egin daitezke ekarpenak: ES51 3035 0001 56 0010129618.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide