Osinbeltzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera erronda hasiko da astelehenean

Ane Olaizola 2015eko apirilaren 17a

Osinbeltz harrobiaren etorkizunaz informatu eta erabakitzeko egiten ari diren Zestoarron Aukera parte hartze prozesuaren barruan, bilerak egiten hasiko dira berriz herrian eta auzoetan. Astelehenean, apirilaren 20an, hasiko dira bilerak, eta apirilaren 28ra bitartean zazpi bilera egingo dituzte. Bertan, honako bi gai landuko dituzte: Zeintzuk dira Udalak betearazi behar dituen baldintzak, harrobian hondakinen biltegia egingo balitz? eta Zeintzuk dira Zestoarentzako inbertsio garrantzitsuenak? · Apirilak 20 - Herriguneko bilera. 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean. · Apirilak 21 - Herriguneko bilera. 14:30ean (euskaraz) eta 19:00etan (gazteleraz) Zestoako Kultur Etxean. · Apirilak 22 - Aizarnako bilera. 19:00etan, Herri Etxean. · Apirilak 23 - Arroa Goiko bilera. 19:00etan, Herri Etxean. · Apirilak 27 - Arroa Beheko bilera. 19:00etan, Kultur Etxean. · Apirilak 28 - Iraetako bilera. 19:00etan Gure Ordeka elkartean. Martxoan hasi zituzten parte hartze prozesuko bilerak, eta ordutik bederatzi saio egin dituzte, Peter Fink paisaje artistarekin. Batez ere Osinbeltzen berreskurapenaz hitz egin dute, eta zestoarrentzako erabilera desberdinak irudikatu dituzte. Udalaren arabera, 151 lagunek hartu dute parte saioetan, eta ekarpen "asko eta anitzak" jaso dituzte. Besteak beste, harrobian aisia gunea edo parke naturala egitea, ondare arkeologikoarekin lotzea, transmisio kulturalerako eta euskal identitateaz ariko litzatekeen eremua sortzea edo bidegorriarekin lotzea proposatu dute bertaratu diren herritarrek. Informazio osoa www.zestoarronaukera.eus webgunean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide