Gaur hasiko da Zestoako Gaztetxeko urteurreneko egitaraua e. albizu lizaso

Urola Kostako Hitza 2015ko api. 17a, 00:00

Zestoako Gaztetxearen 26. urteurrena dela-eta, ekintza ugari antolatu dituzte herritarrek asteburu honetarako eta hurrengorako. Gaur bertan hasiko da jaia Zestoan, eta adin guztietako zestoarrentzako moduko egitaraua prestatu dute. 17:00etan umeentzat ...

Zestoako Gaztetxearen 26. urteurrena dela-eta, ekintza ugari antolatu dituzte herritarrek asteburu honetarako eta hurrengorako. Gaur bertan hasiko da jaia Zestoan, eta adin guztietako zestoarrentzako moduko egitaraua prestatu dute. 17:00etan umeentzat askaria egongo da; eta 20:00etatik aurrera, triki bertso-poteoa egingo dute herrian zehar. Bueltaxka bukatzean, luntxa egongo da udaletxe azpiko arkupeetan, eta Gaztetxeko azken 26 urteetako argazkiak jarriko dituzte, erakusketa gisa.

Gauez, berriz, 22:30ak inguruan, kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean, Besteikpe eta Skaleak taldeek.

Bestalde, hurrengo astean, Ehuntze Eguna ospatuko dute Zestoan, eta Gaztetxeak bat egin du Gure Esku Dago egitasmoaren jaiarekin. Beraz, egunean zehar haien ekintzetan parte hartu eta lagunduko dute kideek. Bestak beste, kalejiran, luntxean, txotxean... Ondoren, Bertsio Gaua egingo dute Gaztetxean, lehen aldiz, 22:30etik aurrera. Herritarren bertsioen ostean, A-Rasta-k disko jartzaileak alaituko du gaua.

Bertsio Gauerako bilera

Bertsio Gaua lehen aldiz egingo dutenez, guztia antolatzen ari dira zestoarrak. Astelehenean, 19:00etan egingo dute bilera, Gaztetxean bertan, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Izen-emateaz, materialaz eta lanez hitz egingo dute, guztia ondo irten dadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide