Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Engraziko eguna ospatuko dute Azpeitiko eta Zestoako mendizaleek igandean, apirilaren 19an. Hori dela eta, Azpeitiko Lagun Onak mendizale elkartekoek egun guztiko egitaraua antolatu dute. Goizeko 09:00etan irtengo dute Azpeitiko plazatik. Haur eta gaztetxoek autobusez Zestoara joateko aukera izango dute, eta helduak oinez joango dira Azpeititik Santa Engraziraino. Zestoatik 09:30ean irtengo dute mendizaleek.
Santa Engrazin Beheko Bentan salda beroa izango da, eta ondoren haurrentzako jolasak eta erromeria. Bazkaltzera Aizarnara jaitsiko dira gero. 18:00etan, Aizarnan, Azpeitira itzultzeko autobusa egongo da.
Autobusean joateko aurrez izena eman behar da
Autobusean joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute Azpeitiko Lagun Onak MBren tabernan, horretarako azkenengo eguna apirilaren 16a (osteguna) da. Mendi elkarteko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 6 euro.