Zestoako EH Bilduk bozetako zerrenda aurkeztuko du etzi

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 26a

ZESTOA // Maiatzeko udal hauteskundeetako zerrenda aurkeztuko du EH Bilduk larunbatean, 11:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Bozetako hautagaiak aurkeztearekin batera, azken hiru hilabeteetan koalizioak jarraitutako lan ildoa azalduko du batzar irekian....

ZESTOA // Maiatzeko udal hauteskundeetako zerrenda aurkeztuko du EH Bilduk larunbatean, 11:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Bozetako hautagaiak aurkeztearekin batera, azken hiru hilabeteetan koalizioak jarraitutako lan ildoa azalduko du batzar irekian. Koalizioaren arabera, hautes zerrendak osatzeko eta programa egiteko herritarren ekarpenak izan ditu kontuan Zestoako EH Bilduk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide