Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Harrobia Herri Plataformak udalari egindako kritikari erantzuteko, Bilduk udal bandoak erabili izana salatu du EAJk, eta honakoa esan du Josetxo Mendizabal EAJren udal bozeramaileak eta datozen hauteskundeetarako hautagaiak: "Garai batean pertsonak ezkutuka edo azpijokoan ibiltzen zirenean kontrabandoan dabiltzala esaten zen Badirudi azken aldi honetan, udaleko Bildu taldea ere ´kontrabandoan´ dabilela. Bandoa gora, bandoa behera bere interesen aurkako edozein mugimendu ikusten duten bezain pronto, gastuetan eta mediotan erreparatu gabe.
Udal Gobernuak "zorroztasunez" arituko dela izan esana ere kritikatu dute jeltzaleek, euren ustetan "herriarekin jolasean" baitabiltza. “Ez zuten espero Herri Plataforma bat sortuko zenik, gai honi buruzko benetako informazioa exijitzeko, eta saldu nahi ziguten proiektua esaten zuten bezain zoragarria ez zela ikusteko”. Horrez gain, bozeramaileak beharrezkotzat jo du aldundiak aurkeztutako dokumentuak udalak edukitzea, "hor agertuko baita zer zabor mota etorriko litzateken Zestoara, eta egokia litzateke eskatzea eta partekatzea zinegotzi guztiekin eta Plataformarekin. Gardentasunak eta zorroztasunak horrela eskatzen du". Herri galdaketaren aurrean, berriz, honakoa esan du: "Ez dagoen eta egongo ez den Osinbeltz proiektuari buruz galdetu behar da?".
EAJren ustez, Bilduren helburua da "datozen hauteskundeetan ahal den kolperik txikiena hartzea". "Horretarako denboralditxo batean kontrabandoan jarraitu beharko du lanean, inor ez dadin konturatu. Gezur bat nahiz eta mila aldiz errepika, ez da sekula egi batean bihurtuko".