Gazteen Bertso Saioa izango da gaur, Zestoan

Ane Olaizola 2015eko martxoaren 20a

[caption id="attachment_133251" align="alignleft" width="300"]Gazteen Bertso Saioa, Zestoako gaztetxea Beñat Gaztelumendi
(Hitza)[/caption] Seigarren urtez, Gazteen Bertso Saioa jokatuko dute gaur gauean Zestoako Gaztetxean. Aurten, Korrika Kulturalaren barruan egingo dute txapelketa, eta honako sei bertsolari izango dira taula gainean: Aitor Irastorza, Aitor Salegi, Amaia Iturriotz, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Asier Azpiroz. 22:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak aldez aurretik eros daitezke, sei eurotan. Koiote, Fati eta Uztapide tabernetan daude salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide