Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, Berria txapeketako aurrekanporaketa jokatuko du Zestoak, Usurbilen aurka. Udal pilotalekuan izango dira saioak, 11:00etan hasita, eta bi kategiriatan jokatuko dituzte. Batetik, gazteen kategorian Illarramendi eta Aranberri zestoarrak Aranguren eta Aranberriren aurka lehiatuko dira. Ondoren, nagusien mailan Adonis eta Salegi zestoarrak Santxo eta Gorrotxategiren kontra jokatuko dute.
Herri bakoitzak partida bana irabaziko balu, egindako tantoen bidez erabakiko dute Berria txapelketara nor sailkatuko den. Apirilean hasiko da txapelketa.