Arroabean pintxoez dastatuz ikusi dute 'Gu Euskahaldunak gara' dokumentala

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 20a

19.Korrikaren harira, Arroabean Gu Euskahaldunak gara dokumentala eman zuten asteazken arratsaldean. "Jende ugari" gerturatu zen Ederki Elkartera, antolatzaileek azaldu dute ikus-entzunezkoaz gozatu bitartean pintxo goxoak dastatzeko aukera ere egon zela.  "Pintxo aukera zabala egon da elkarteko barran auzotar guztiek sortutako giro ezin ederragoan Korrikaren historiako kantak entzuten ziren bitartean", esan dute gustura. Korrika igandean 17:00akl aldera pasatuko da Arroabetik, eta ondoren frontoian txokolatada egingo dutela gogorarazi dute. Astelehenean berriz, Korrika Txikia egingo dute auzoan zehar. Zozketaren irabazlea Bestetik, azaldu dute elkartean bertan eta ekitaldien barruan egindako urdaiazpikoaren zozketak baduela  irabazlea: Venancio Martinez bizilagunak eraman du urdaiazpikoa etxera. Zenbaki bakarra jokatu zuen Martinezek, eta bertan eraman du saria. 79699 zenbakia saritu dute ONCEn,  eta elkartean azkeneko bi zenbakiak: 99. "Igandeko txokolatadan izango da aukera beste sari eder bat eramateko etxera: ardo sorta polita", azpimarratu dute. Era berean, Ederki Elkartean bazkide berrientzat tokia badela jakinarazi dute, eta interesa dutenek zuzendaritzako kideekin jarri behar dutela harremanetan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide