Bizkaira joan dira proba luzeko bi txapelak. Proba motzean Ander Telleria zestoarra eta Ainhoa Conde azkoitiarra nagusitu dira. Giro onean egin dituzte lasterketak
Adin guztietako ehunka korrikalarik girotu dute San Jose Egun hau Zestoan. 37. Herri Krosa jokatu zuten atzo herrian, hainbat kategoritan banatuta. Helduak izan ziren lehiatzen azkenak. Ibilbide luzea eta motza jarri zituzten aukeran Zestoako Atletismo Taldekoek, eta hala, batzuek 2.650 metro egin zituzten, eta besteek 8.567 metro. Proba luzean Ibon Bengoetxea lekeitiarra eta Itziar Olabarrieta lezamarra nagusitu ziren, eta beraz, Bizkaia aldera joan ziren txapelak.Proba motzekoak, berriz, eskualdean bertan gelditu ziren: gizonezkoetan Ander Telleria zestoarra gailendu zen, eta emakumezkoetan, berriz, Ainhoa Conde azkoitiarra. Lanak egin ondoren, hamaiketako dotoreaz gozatu ahal izan zuten parte-hartzaileek.
Jai eguna zen, eta jai giroa jarri zuten herritarriek eta bisitariek, inguruetatik ere haur eta heldu asko gerturatu baitziren korrika saioak egitera.