Bira bat edo hiru Bi proba antolatu dituzte helduentzat, distantzia desberdinetakoak. 2.650 metro edo 8.567 metroren artean aukeratu ahal izango dute parte-hartzaileek, hau da, zehaztutako ibilbideari bira bat edo hiru bira emateko aukera izango dute. Junior mailako gazteek bira bat soilik egin dezakete; 2000 urtea baino lehen jaiotakoek, ordea, aukeratzeko modua izango dute. Haien aurretik, 10:00ak inguruan, gaztetxoen lasterketak jokatuko dira, eta adinaren arabera ibilbide desberdinak egingo dituzte. Sariei dagokienez, helduen lasterketetan, lehen bost sailkatuentzat eta lehen zestoarrarentzat egongo dira garaikurrak. Bestalde, parte hartzen duten guztientzat saria eta hamaiketakoa eskainiko dituzte, helmugan bertan, Zestoako udaletxearen azpian. Lasterketa guztiak plazan hasiko dira, eta leku berean bukatuko da ibilbidea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herri barruan egingo da lasterketa, eta gune gehienak asfaltatuta egongo dira. Dutxa zerbitzua eskainiko dute parte-hartzaileentzat: emakumeentzat herriko eskolan prestatuko dute toki bat, eta gizonentzat, kiroldegian bertan.
EGITARAUA:
HAUR ETA GAZTETXOAK 10:00etan. Benjamin neskak eta mutilak, 600 metroko ibilbidea. 10:15ean. Alebin neskak eta mutilak, 1.350 metroko ibilbidea. 10:30ean. Infantil neskak, 1.800 metroko ibilbidea. 10:30ean. Infantil mutilak, 2.250 metroko ibilbidea. 10:50ean. Eskolaurreko neska-mutilak, 150 metro. 10:55ean. 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutilak 300 metro. GAZTEAK ETA HELDUAK Bi lasterketaren artean aukera dezakete (bira bat edo hiru bira), baina ordu berean egingo dira. 11:30ean. 2.650 metroko ibilbidea, 2000 urtean jaiotakoentzat eta data hori baino lehen sortutakoentzat. 8.567 metroko ibilbidea, 1999 urtean jaiotakoentzat eta lehenagokoentzat.