ZESTOA // Gure Esku Dago egitasmoaren Jostunak dokumentala emango dute gaur Zestoako udaletxe azpian, 19:30etik aurrera. Gure Esku Dagok 2013ko ekainetik 2014ko ekaineko giza katea egin bitartean igarotako ibilbidea jasotzen du ikus-entzunezko horrek; alegia, egitasmoaren urtebeteko lanaren laburpena. Dokumentalak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.
Arria V.ak irabazi du Otaegiren aurkako aizkora apustua
ERREZIL // Arria V.ak bost minutuko aldearekin irabazi zuen igandean Otaegiren aurka jokatutako apustua. 39 minutu eta 49 segundotan moztu zituen hogei kana-erdikoak Errezilgo aizkolariak, eta bi kana-erdiko abantaila atera zion zizurkildarrari, 45 minutu eta bederatzi segungo behar izan baitzituen hark. Lehen hamar kana-erdikoak moztean, minutu bateko tartea atera zion Arriak; eta, bukaeran, bost minutu eta hogei segundoko abantaila izan zuen.