Egoitz Irure zestoarrak irabazi du Urretxuko Eire tabernan jokatutako Eire-Bankoa xake txapelketa. Bigarrena Aitor Gallastegi izan da eta hirugarrena Anibal Fernandez azkoitiarra. Finala eta hirugarren posturako lehia igande arratsaldean jokatu zituzten. Urteroko moduan, zaletu asko hurbildu ziren txapelketako azken partidak ikustera.
Goierri.hitza.eus-ek eman du txapelketaren berri.
Irure, pozik
Egoitz Irure zestoarra oso gustura agertu da txapelketa irabazita. Zestoarrak 36 urte ditu eta zazpi aldiz parte hartu du dagoeneko Eire-Bankoa txapelketan. Iaz ere berak irabazi zuen. «Egunkarien bidez izan nuen txapelketa honen berri. Lagun batzuek dagoeneko ezagutzen zuten eta parte hartzea gomendatu zidaten. Giro polita zegoela esan zidaten», adierazi dio
Goierriko HITZA-ri.
Asko gustatzen zaio Iriberrik antolatzen duen lehiaketa. «Lagunek arrazoia zutela ikusi nuen. Eire-Bankoa txapelketan sekulako giroa egoten da. Jende asko etortzen da partidak ikustera. Txapelketa hau asko gustatzen zait eta urtero etortzen saiatzen naiz», esan du Zestoako xake jokalariak.