Langile bat zauritu da Zestoako Sansinenea industrigunean

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 11

Zestoako Sansinenea industrialdean 28 urteko langile bat zauritu da goizean. Ertzaintzak ez du zehaztu langilea zer egoeratan dagoen, ezta zer enpresetan gertatu den ere. Honen arabera, 10:20ean gertatu da istripua. Antza, pieza edo antzeko objektu batek jota zauritu da gaztea, eta Donostiako Poliklinikara eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide