Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketa

Zestoako Hitza 2015ko mar. 9a, 14:04

Urritik abendura bitartean egingo da epaiketa, Naiz-ek aurreratu duenez. Auzipetuen artean da Zestoako bizilagun Antton Gomez. Bi bider atzeratu eta gero, jarri diote hasiera eguna 2007an Segurako polizia operazioan atxilotu zituzten ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketari: Naiz-ek aurreratu duenez, urriaren 13an hasiko da, eta abendura bitarte iraungo du 04/08 sumarioan auzipetutako lagunen kontrako epaiketak. Egun horren ingurumarian askatuko bide dituzte Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez, Bateregune auziagatik sei urteko kartzela zigorra jaso zutenak. Jarraitu irakurtzen Berria.info-ko albistea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide