Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean da hitzordua, 11:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Horrez gain, martxoaren 7ko ekitaldi nazionalerako autobusa antolatu dute.
Zestoako EH Bilduk herritarrak gonbidatu ditu datorren larunbatean, hilaren 28an, Euskal Bideari buruz eztabaidatzera. 11:00etan da hitzordua, Kultur Etxean. Koalizioak azaldu duenez, Euskal Estatua sortzeko bidean, "proposamen berria" egin du EH Bilduk: "lurraldetasunaren gaian eta arlo sozialean erabakiak herritarrek hartzea ahalbidetzen du eskaintza horrek".
Horrez gain, BEC-en egingo duten ekitaldi nazionalerako autobusa ere antolatu dute Zestoan. Ekitaldia martxoaren 7an da, 17:30ean, eta Gurutzetik irtengo da autobusa, 16:00etan. Uztapide, Koiote eta Fati tabernetan eman daiteke izena.