Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ZESTOA // Agiro Zestoako Mendi Taldeak azaldu du aurten federatu direnek dagoeneko jaso ditzaketela txartelak, Kiroldegian. Horrez gain, astebururako iraupen eskia egiteko irteera prestatu dute. Herriko 48 familia joango dira Somportera, Pirinioetara. ...
ZESTOA // Agiro Zestoako Mendi Taldeak azaldu du aurten federatu direnek dagoeneko jaso ditzaketela txartelak, Kiroldegian. Horrez gain, astebururako iraupen eskia egiteko irteera prestatu dute. Herriko 48 familia joango dira Somportera, Pirinioetara. Gaur, 17:00etan abiatuko dira autoz, eta bihar iraupen eskia egingo dute. Etzi, berriz, elur erraketakin ibiliko dira, eta arratsaldean itzuliko dira herrira. Bide batez, taldeak gogoratu du larrialdi kasuetan, koberturarik gabeko lekuetatik ere deitu daitekeela 112 zenbakira.