Barbantxo taldea herrigunean ibiliko da gaur Zestoan

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 20a

ZESTOA // Zestoako Barbantxo aisialdi taldearen bisitak izango dituzte datozen egunetan herriko hainbat lekutan. Gaur, Zestoako herrigunean ibiliko dira sei eta zortzi urte bitarteko umeekin, 17:00etan. Astelehenean, berriz, Arroabean izango dira, ordu...

ZESTOA // Zestoako Barbantxo aisialdi taldearen bisitak izango dituzte datozen egunetan herriko hainbat lekutan. Gaur, Zestoako herrigunean ibiliko dira sei eta zortzi urte bitarteko umeekin, 17:00etan. Astelehenean, berriz, Arroabean izango dira, ordu berean. Hil honetako Barbantxoren azken saioa hilaren 27an izango da. Iraetan ibiliko dira egun horretan, 17:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide